Euskalmetek alerta laranja ezarri du gaurko (otsailak 12), borraska baten etorreraren ondorioz. Alertak lehen bi milietako nabigazioari eragingo dio, eta 18:00ak arte egongo da indarrean; ondoren, eguna amaitu arte, abisu horia aktibatuta egongo da.
Euskal meteorologia agentziak azaldu duenez, Nils izeneko borraska Britaina Handiko uharteen hegoaldetik igaroko da, eta haren zentroa Bretainia ingurutik pasatuko da. Egoera horrek mendebaldeko osagaiko haize biziak eragingo ditu, eta itsas baldintzen okertze nabarmena ekarriko du.
Testuinguru horretan, itsasoaren egoerak nabarmen egingo du okerrera, bereziki, gaur. "Olatu esanguratsuaren altuerak 5-6 metroak gainditu ditzake, eta goizean 6-7 metro ingurura iristea ere ez da baztertzen", adierazi dute Euskalmetetik.
Hobera arratsaldetik aurrera
Arratsalde-gau aldera, bestalde, egoerak hobera egingo duela jakinarazi dute. "Eguna 3,5 metro inguruko olatuarekin amaitzea aurreikusten da",
Olatuengatik, bestalde, abisu horia aktibatuta egongo da 18:00ak arte. Gaur goizean gainera, haizearengatik ere abisu horia aktibatuta egon da, 09:00ak arte.