Aurten, 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera, eta bi txanda izango dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era, eta uztailaren 3tik 11ra. Azken urteetan bezala, ibiltaria izango da ekimena: Markina-Xemeinen hasi eta, Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren, Ondarroara iritsiko dira gazteak.
Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da Salto! udalekuen helburua, UEMAren arabera; hezkuntza arautuaren mugetatik kanpo, gazteen aisialdian ere eragitea.
Aurtengo udalekuei buruzko informazio guztia eta izena emateko galdetegia ondorengo loturan topatuko dituzue: labur.eus/salto2026