Eguraldi hotz eta euritsuari aurre eginez, batik bat ostiral iluntzean, Deban eta Itziarren ekitaldi ugari egin dira asteburu honetan Korrika Kulturalaren baitan. Tartean izan dira, adibidez, Korrika materialaren salmenta-postua, Kalean Kantuz taldearen eta Aitzuri Abesbatzaren emanaldia, Iruleak Emakume Pilotariak taldeak antolatutako pala txapelketa mistoa, Amaikak Batek ateratako talde argazkiak, Errigora herri ekimenaren aurkezpena eta produktuen dastaketa... Bilduma batean jaso ditugu ekitaldiek lagatako zenbait irudi.