Debako Kultur Elkarteak Alain Zulaikaren 'Magia zaparrada' ikuskizuna hartuko du ostiral honetan (martxoak 13) 20:00etan.
Familia osoarentzako ikuskizuna izango da eta sarrerak aurrez eros daitezke Internet bidez (esteka honetan) eta egunean bertan ere salgai izango dira Kultur Elkartean.
BARRENAk ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, eman izena ondorengo loturan: HEMEN.