Autobusa antolatzeko asmoa dago Korrikaren hasiera ikustera joateko

Dorleta Vidal 2026ko martxoaren 10a

Atharratzen (Zuberoa) hasiko da aurtengo Korrika, martxoaren 19an, eta Ermuko eta Mallabiko Korrika batzordeek bertara joateko autobusa antolatzeko asmoa daukate.

Autobusa 08:45ean irtengo litzateke, Mallabitik, eta Ermuko Korrikazaleak jasoko lituzke gero; itzulera, aldiz, 19:00etan izango litzateke.  

Antolatzaileek azaldu dutenez, zerbitzu hori eskaini ahal izateko gutxieneko plaza kopuru bat bete beharko litzateke; beraz, azpimarratu dute ezinbestekoa dela aldez aurretik izena ematea. Interesa dutenek mezua bidali beharko dute ermua@korrika.eus helbidera, datorren ostirala baino lehen, hilak 13.