Idoia Nogalesek irabazi du Ondarroako Naberan krosa

Asier Orbea Ostolaza 2026ko martxoaren 11

Jose Mari Naberanen omenezko VII. herri krosa jokatu zuten Ondarroan, zapatuan, eta emakumezkoetan Mintxeta Atletismo Taldeko kide Idoia Nogales saltakari debarra izan zen azkarrena.

Izaera herrikoia eta “inklusiboa” duen lasterketa izateagatik bereizten da Naberan krosa, baina denborak ere hartzen dituzte. Emakumezkoetan Idoia Nogales Alberdi (Deba, 1983) izan zen azkarrena. Nogalesek 15 minutu eta 26 segundoan osatu zuen 5 kilometroko ibilbidea. Nahia Ibarzabal eta Janire Azpiazu sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan. 
Naberan krosa Ondarroako Alde Zaharrean jokatzen dute, bi distantziatan, 5 eta 10 kilometroko probetan lehiatzeko aukera baitute partaideek. 

Amutxastegi unibertsitateen arteko Espainiako Kros Txapelketan

Mintxeta taldeko Markel Amutxastegi antxitxikari elgoibartarra unibertsitateen arteko Espainiako Kros Txapelketan lehiatu zen asteburuan, Mondragon Unibertsitatea ordezkatuz. 78. postuan sailkatu zen, 33:20ko denbora eginda. Andaluziako Jaen hirian jokatu zuten proba eta gizonezkoetan Valencia Unibeetsitateko Miguel Ángel Martínez izan zen azkarrena. Emakumezkoetan Madrilgo Univertsitate Politecnicoko Jimena Blanco gailendu zen.