Zestoako Atletismo Taldeak San Jose Egunaren bueltan antolatzen du Herri Krosa, eta adin guztietako saltakariek parte hartzen dute, benjaminetatik hasi eta seniorretaraino. Nagusien lasterketetan bi ibilbidetan lehiatzeko aukera eskaintzen dute antolatzaileek: lasterketa luzea (8.630 metro, zirkuituari hiru bira) eta laburra (2.770 metro, bira bakarra).
Proba luzean Mikel Agirrebeña Iturbe elgoibartarra izan zen azkarrena. Mintxeta Atletismo Taldeko ordezkariak 29 minutu eta 53 segundoan osatu zuen 8,6 kilometroko ibilbidea. Josu Porta Vicente pasaiarra sailkatu zen bigarren postuan eta Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal lezoarra hirugarrengoan.
Emakumezkoetan, Garazi Korta Aizpurua gasteiztarra gailendu zen lasterketa luzean, 34 minutu eta 47 segundoko denbora eginda; eta CATT Morkaikoko kide Paula Pereira Iriarte eibartarra izan zen txapeldunordea (0:37:24). Podiumeko hirugarren koskara Aintzane Olaizola Irureta aizarnazabaldarra igo zen (0:38:14).
Mintxeta Atletismo Taldeko zein CATT Morkaikoko kide gehiago ere lehiatu ziren Zestoako lasterketan. Lehenengoiei dagokionez, Oihane Aguirrebeña Iturbe 57. postuan sailkatu zen emakumezkoetan (41:32). CATT Morkaikoko ordezkariei dagokionez, 10. postuan sailkatu zen Iker Hernandez Acuña (0:32:52); 35. postuan Imanol Iturrino Aguinaco (0:38:39) eta 58. postuan Borja Azpilikueta Garcia (0:41:33). (sailkapenak)
Argazki gehiago danbolin.eus Zestoako toki komunikabidearen webgunean.
Borja Azpilikueta eta Oihane Agirrebeña lasterketaren hasieran. Arg: Danbolin.


