12, 3 kilometroko zirkuituari hiru itzuli eman behar izan zizkioten atzo txirrindulariek, kadeteetan, eta 0:54:50eko denbora eginda, bigarren sailkatu zen Danel Garaizabal (Elgoibar, 2010). Lasterketa Joanes Aldaba Ansak irabazi zuen, Saltoki Olza Sagardotegi taldekoak (0:53:44), eta minutu eskasera sartu zen Garaizabal helmugan. Hirugarren, berriz, irabazlearen talde bereko Aitor Belokik egin zuen (0:55:41). Azkarren egin zuen bueltan 15:48ko denbora osatu zuen Garaizabalek, eta 15:30ekoa, irabazleak, Joanes Aldabak.
Aipatzekoa da, era berean, Besa-Geminis taldeko Enaitz Iraolagoitiak (Mendaro, 2010) lortutako postua ere. Bosgarren egin zuen Iraolagoitiak atzo, eta hori bezperan errepidean ere lehiatu zela, Mendaroko Herria Saria lasterketan. Irabazlearengandik hiru minutu eta hemezortzi segundora helmugaratu zen mendaroarra.
Debabarrenetik beste bi txirrindularik ere parte hartu zuten atzoko lasterketan, Eibarko Klub Deportiboko Eneko Laimerasek (Eibar, 2010) eta Besa-Geminis taldeko Zugatz Iraolagoitiak (Mendaro, 2011). Lameiras hamaikagarren postuan sailkatu zen 59:58ko denbora eginda (+6:14), eta Zugatz Iraolagoitia, 49. postuan (1:14:47).
Beheko argazkian bigarrena da Danel Garaizabal elgoibartarra:
Garaizabal, atzo, ahalegin betean
Besa-Geminis taldearen harrobikoak, Oñatin
Elgoibarko Besa-Geminis taldeko gaztetxoagoak Oñatin lehiatu ziren zapatuan, eta bi garaikurrekin itzuli ziren etxera. June Iraolagoitia mendaroarrak hirugarren egin zuen infantiletan, eta Iker Barrueta eibartarrak bigarren, alebinetan.

