Alex Turrillas BARRENA komunikabideko kideak eta Martin Lores ohiko kolaboratzaileak fenomeno ikusgarri hau grabatzea lortu dute, Dolmenen ibilbideari buruzko bideo-erreportaje baterako irudiak grabatzen ari zirela, Arribiribiletako zutarrian.
Udaberriko solstizioaren bueltan ematen den jarduera geomagnetiko handiaren ondorioz, fenomeno hau Euskal Herriko zeruetan ikusteko aukera dago egunotan.
Adituek diotenez, gaur gauean ere aurora borealak ikusteko aukera egon liteke, baldin eta eguraldiak laguntzen badu. Ikuskizunaz gozatzeko, ezinbestekoa da kutsadura luminiko txikiko eremuetara joatea, hala nola mendi guneetara edo landa eremu isolatuetara.