Zapatu goizean, Violeta Bandres adituak gidatuta, urteko lehen bisita gidatua egin zuten Dolmenen Ibilbidean. Eguraldi ederra lagun, Elgoibar, Soraluze eta Donostiatik etorritako herritarrek Karakatetik Irukurutzera bidean dauden historiaurreko tumulo, trikuharri eta zutarria ikusi zituzten, lau ordu inguru iraun zuen ibilbidea eginez. Hurrengo bisita gidatua maiatzaren 2an egingo dute.