Gaur (martxoaren 23an) eguneratutako odol-mailen arabera, O-, A-, B- eta AB- moten premia dago batik bat eta lehenbailehen emateko eskatu dute. Horrez gain, O+ eta A+ erreserbak ere baxu daude; eta hauek, hurrengo 2-3 egunetan eman dezakete odola. B+ eta AB+ motatakoek, berriz, hurrengo odol-bilketara itxaron dezakete.
Gaur gerturatu ezin dutenek, datorren asteko martitzenean –martxoaren 31n– izango dute odola emateko aukera. Autobusa berriz ere izango da Bizkaia Etorbideko geltokian, kasu honetan goizez bakarrik, 9:30etik 13:45era.
Hurrengo hitzorduak Debabarrenean
Aurretik, eskualdeko beste bi herritan eman ahalko da, arratsaldez bietan: eguenean –martxoaren 26an– Eibarko Untzaga Jubilatuen Etxean, 16:50etik 20:50era; barikuan –martxoaren 27an– Soraluzeko Itxaropena Erretiratuen Elkartean, 16:30etik 20:30era. Apirilean, Elgoibarren eta Mutrikun eman ahalko da, hilaren 10ean eta 17an, hurrenez hurren; maiatzean Deban, hilaren 8an.