Goizaldean ordua aldatu beharko da

Barrena 2026ko martxoaren 28a

Ordubietan hirurak izango dira.

Bihar, goizaldeko 02:00ak direnean 03:00etara aldatu beharko dira ordulariak udako ordutegia sartuko delako indarrean, urriaren 25era arte.

Martxoko azken igandearekin batera sartuko da indarrean udako ordutegia eta, ondorioz, erlojuek 02:00ak markatzen dituztenean, 03:00etara aldatu beharko dira. Horrenbestez, zapatutik domekarako gauak ordubete gutxiago izango du.

Urriaren 25ean egokitu beharko da berriz ordua neguko ordutegira. Bitartean, egunak ordubete beranduago argituko du goizean, baina ordubete beranduago ilundu gauean.