Kemen pertsona ezinduen kirol klubeko Amagoia Arrietak erakustaldia egin du, beste urte batez, bocciako Euskal Ligan. Aurreikuspenak betez, lehenengo postua eskuratu zuen igandean Donostian jokatutako norgehiagokan, urrezko domina poltsikoratuz.
Bakarka lehiatu zen, BC1 kategorian, eta jokoan izan ziren partida guztiak nagusitasunez irabazita lortu zuen urrea.
Garaipenarekin pozik dagoela azpimarratu du Arrietak. Gogorarazi duenez, seigarren garaipena du Euskal Ligan.