Domekan, Soraluzeko Musika Eskolako ikasle, irakasle zein ikasle ohi izandako haizezko 20 bat instrumentari Eibarko Coliseo antzokian eskainitako kontzertuan musikari izan ziren, Eibarko Bandako musikariekin eta Eibarko Musika Eskolako hainbat ikaslerekin batera. Andoni Vázquez Eibarko Musika Bandako zuzendariak gidatu zuen ikuskizuna beteta zegoen Coliseo antzokian. Bideoan, Kalakanen Sagarra Jo pieza eta Captain Marvel pelikulako soinu-banda entzungai. Bideoak: Ane Ugalde eta Ioritz Aizpitarte.