DEBA-ITZIAR

BARRENA astekaria doan jasotzen jarraitu nahi duzu?

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko apirilaren 9a

Apirilaren 17tik aurrera, Debako eta Itziarko herriguneetan edo Mutrikuko Urazamendik auzoan bizi diren herritarrek BARRENA astekaria etxean doan jasotzen jarraitzeko eskaria egin beharko dute.

Barrenakideak eta Zuhatzako bazkideak izango dira salbuespenak; hauek ez dute eskaera-orria bete behar eta astekaria automatikoki jasotzen jarraituko dute. Nolanahi ere, kontakturako datuak aldatu nahi badituzte, horien berri emateko balia dezakete eskaera-orria.

Izen-ematea doakoa da, eta honako estekan egin daiteke: barrena.eus/harpidetzak

Bestalde, aipatutako eremuetatik kanpo bizi diren herritarrei —hala nola landa gunean edo beste udalerri batzuetan bizi direnei— Correos bidez bidaliko zaie astekaria eta Barrenakide egin beharko dira astekaria etxean jasotzeko.