Kopako finalera joateko Debako autobusean izena emateko azken egunak

Alex Turrillas Gonzalez 2026ko apirilaren 1a

Arg.: Real Sociedad

Debako Errealaren Lagunek autobusa antolatu dute Sevillan jokatuko den Errege Kopako finala bertatik bertara ikusteko. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusa betetzeko oraindik 20 plaza daude libre.

Talde txuri-urdinak apirilaren 18an jokatuko du norgehiagoka La Cartuja futbol zelaian, eta Debako zaleei bidaia errazteko asmoz antolatu dute irteera.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, autobusa betetzeko oraindik 20 plaza daude libre, eta izena emateko epea apirilaren 7an amaituko da. Interesdunek Zalburdi tabernan eman dezakete izena.

Irteera bezperan izango da, apirilaren 17an, 22:00etan Debatik abiatuta. Aurreikuspenen arabera, 12 orduko bidaia egingo dute, eta Sevillara goizeko 10:00etarako iritsiko dira. Itzulera, berriz, partida amaitu eta ordu eta erdira egingo dute (partida 21:00etan hasiko da).

Joan-etorriko bidaiaren prezioa 110 eurokoa da Realaren Lagunak lagunarteko bazkideentzat, eta 125 eurokoa bazkide ez direnentzat. Ohartarazi dutenez, prezio horren barruan ez dago finaleko partidara joateko sarrera sartuta. Bestalde, adin txikikoek nagusi baten laguntzaz bidaiatu beharko dutela gaineratu dute.