Itzulia gaur hasiko da Bilbon eta azken bi etapetan pasatuko da Debabarrenean

Barrena 2026ko apirilaren 6a

2026ko Itzulia gaur hasiko da Bilbon eta apirilaren 11n amaituko da Bergaran. Lasterketak, guztira, 810,1 kilometro izango ditu sei etapatan banatuta eta azkenengo bietan pasatuko da Debabarrenetik. 

2026ko Itzulia Basque Country gaur hasiko da Bilbon (14:30ean) erlojupeko etaparekin eta ohiko formatuari eutsiz, sei etapa izango ditu, apirilaren 11n, larunbatean Bergaran amaitu bitarte. 

Eguna Etapa Irteera Helmuga Km
Astelehena, Apirilaren 6a 1 Bilbo Bilbo 13,8
Asteartea, Apirilaren 7a 2 Iruña Mendukilo Kobazuloa 164,9
Asteazkena, Apirilaren 8a 3 Basauri Basauri 152,8
Osteguna, Apirilaren 9a 4 Galdakao Galdakao 167,2
Ostirala, Apirilaren 10a 5 Eibar Eibar 176,2
Larunbata, Apirilaren 11a 6 Goizper-Antzuola Bergara 135,2

Aurten, lasterketa azken bi etapetan igaroko da Debabarrenetik, ostiralean etapa Eibarren hasi eta Eibarren amaitzen den egunean (Mallabitik, Ermutik, Elgoibartik, Mendarotik, Debatik, Itziartik, Mutrikutik eta Eibartik) eta larunbatean, Antzuolan hasi eta Bergaran amaitzen den egunean (Elgoibartik 15:30ean eta 16:34an eta Soraluzetik 15:38an eta 16:44an). Ikus ibilbideen gaineko xehetasun gehiago Itzuliaren webgunean. 

Jarraian apirilaren 10eko ibilbidea eta ordutegia:   

Domekan Itzulia Basque Challenge

Lasterketa profesionalaz gain, aurtengo edizioan ere zikloturistei zuzendutako Itzulia Basque Challenge martxa egingo da. Apirilaren 12an izango da, igandean.  Bergaran hasi eta Bergaran amaituko da. Antolatzaileek azaldu dutenez, challengeak bi ibilbide eskainiko ditu: bata, World Tour ibilbidea, 133,8 km eta +3.000 m-ko maldarekin, eta bestea, Iraupen ertaineko ibilbidea, 70,2 km eta +1.650 m-ko maldarekin. izen-ematea zabalik dago, Itzuliaren webgunean.