Programa bereziki zuzenduta dago lan-esperientziarik gabeko gazteei, langabezian dauden helduei eta, lehentasunez, zaintza-lanetan aritu ondoren lan-merkatura itzuli nahi duten emakumeei. Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da langabezian egotea, erdi-mailako, goi-mailako edo unibertsitateko titulazioa izatea eta eskualdeko herriren batean erroldatuta egotea.
Bi ibilbide profil desberdinentzat
- Osatu: Maiatzean hasiko diren taldeko tailerren bidez gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzera bideratuko da, ondoren enpresa-praktikekin osatzeko.
- Lorpen: Banakako ibilbidea, laneratze zuzenera bideratua. Gaitasunak dituztenei edo EAEra itzultzea pentsatzen ari diren pertsonei zuzenduta dago.