Zapatuan, sub14ko Errugbiko Liga Txapelketako jardunaldia Soraluzen jokatuko du eskualdeko Debarroa Rugby Taldeak. Soraluzeko, Arrasateko eta Eibarko 17-18 bat errugbi jokalarik osatuko dute zelairatuko den taldea eta Soraluzeko SoraGazteak Rugby Klubetik hiruzpalau izango dira.
Hasiera batean "irabazteko moduko" partidua izango dela espero dute, baina "partiduak jokatu egin behar" direla argi du Enekoitz Igartuak, SoraGazteak Rugby Klubeko entrenatzaileak, eta, beraz, zuhurtziaz egingo diete aurre donostiarrei.
Zapatuko hitzorduaz aparte, dagoeneko ari dira prestatzen datozen hilabeteotan Soraluzen izango diren bestelako hitzordu esanguratsu batzuk ere. Adibidez, maiatzean, Seven partiduak jokatuko dituzte, maiatzerako ere errifa berezia ari dira prestatzen, eta, baita Errugbi Eguna ere.