Batetik, Markel Amutxastegi Yarza aire libreko Gipuzkoako Atletismo Txapelketan lehiatu zen zapatuan, apirilaren 18an. Arrasateko Mojategi kirolgunean jokatu zuten Gipuzkoako txapelketan 16, 18, 20 eta 23 urtez azpikoak eta Master mailatako kirolariak lehiatu ziren. Amutxastegi 1.500 metroko lasterketan lehiatu zen 23 urtez azpikoen mailan, eta hirugarren postuan sailtauta podiumeko hirugarren koskara igo zen. Anwar El Hassouni Benaissa gailendu zen proba horretan, orain Eibarren bizi den elgoibartarra. El Hassounik Eibarko Klub Deportiboa ordezkatu zuen. Eibarko ordezkariek beste hiru domina ere irabazi zituzten, hirurak zilarrezkoak. Pisu jaurtiketan eskuratu zituzten euren dominak Sonia Menduk eta Maialen Cenarruzabeitiak; lehenak 16 urte azpikoetan, eta bigarrenak 18 urtez azpikoetan. Asier Andreu 400 metroko lasterketan izan zen txapeldunorde, 18 urte azpikoen kategorian. Txapelketakop irudiak goiena.eus toki komunikabidean.
Leitzako Herri Krosa
Bestetik, Idoia Nogales Alberdi Leitzako Herri Krosean lehiatu zen zapatuan, eta emakumezkorik azkarrena izan zen 5 kilometroko ibilbidean. Antxitxikari debarrak 18 minutu eta 30 segundoan osatu zuen ibilbidea. Enea Erkizia Amoroz doneztebearra sailkatu zen bigarren postuan (20:13). Gizonezkoetan Raul Amatriain Arraiza (Uitzi) gailendu zen. (ikus sailkapenak)
10 kilometroko proban, berriz, Iñigo Lasarte Garcia (Lekunberri) eta Eguzkiñe Zabaleta Caballero (Donostia) nagusitu ziren. Guztira 211 lasterkarik hartu zuten parte Leitzako Herri Krosaren 44. edizioan.
Lasterketaren gaineko informazio osoagoa eta argazki-bilduma erran.eus toki komunikabidean.

