Digitalizazioaren arloko balio-proposamena aurkeztuko du Idekok, Bartzelonan

Ainhoa Andonegi Alonso 2026ko apirilaren 23a

Savvy Data Systems enpresak eta IDEKO zentro teknologikoak digitalizazioaren arloko balio-proposamen bateratua aurkeztuko dute maiatzaren 5etik 7ra Bartzelonako Advanced Factories azokan. Benetako fabrikazio-ingurune aeroespazialetan aplikatu eta balioztatutako soluzioen arrakasta-kasuak erakutsiko dituzte.

Adimen artifizialean oinarritutako datuen analisiak aeronautikaren deskarbonizazioa
bultzatuko du Advanced Factories 2026 azokan, eta Elgoibarko Ideko zentro teknologikoa bertan izango da. Savvy Data Systems enpresarekin batera, maiatzaren 5etik 7ra egingo den aeronautikako fabrikak digitalizatzeko garatu dituzten soluzioak aurkeztuko ditu.

Sektore aeroespazialeko enpresa erreferenteetan ezarritako benetako arrakasta-
kasuen bidez, bi erakundeek balio-proposamen bateratua erakutsiko dute: alde batetik, IDEKOk fabrikazio aurreratuan duen ezagutza; bestetik, Savvy Data Systems-ek datuak jasotzeko, prozesatzeko eta aztertzeko eskaintzen duen oinarri teknologikoa. Aurkeztuko diren soluzioek erakutsiko dute denbora errealeko monitorizazio-sistemak, trazabilitate osoa eta mantentze prediktiboa ezartzeak nola laguntzen duen ziklo-denborak murrizten, osagaien kalitate absolutua bermatzen eta industria Europaren lehiakortasun- eta jasangarritasun-estandarretara hurbiltzen: “Ikusiko diren aurrerapen teknologikoak benetako fabrikazio aeroespazialeko inguruneetan aplikatu eta balioztatu dira. Industria-mailako monitorizazio- eta kontrol-arazoei erantzuteko prest dauden soluzioak dira, eta datuen eta adimen artifizialaren bidez balio erantsi handiko piezen fabrikazio-prozesuen fidagarritasuna, kalitatea eta erabilgarritasuna hobetzen laguntzen dute”, azaldu du Iñigo Bediaga-k, IDEKOko TIC eta Automatizazio arloko zuzendariak.

Soluzio horien aplikazioa modu praktikoan erakusteko, Savvy Fog izango da erakusle nagusia 2B313 stand bateratuan. Plataforma horrek aukera ematen du IDEKOk garatutako automatizazio-soluzioak zuzenean bezeroaren azpiegituretan hedatzeko, plantako datuak bertan prozesatu, gorde eta aztertuz. Gainera, planteamendu horrek hodeiko soluzioen errendimendu bera eskaintzen du, baina latentzia txikiarekin eta datuen gaineko kontrol osoa bermatuz. Datuen pribatutasun hori ezinbestekoa da segurtasun-eskakizun zorrotzak dituzten sektoreetan, hala nola aeroespazialean eta defentsan.

IDEKOri buruz

IDEKO euskal zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kidea, 40 urte baino gehiagoko ibilbidea du fabrikazio aurreratuan aplikatutako teknologien ikerketa, garapena eta berrikuntzan. Bere jarduera bereziki bideratuta dago doitasuneko makinetara eta prozesuetara, manufacturing-ari aplikatutako digitalizaziora eta doitasun-robotikara. IDEKOren I+G+B jarduera enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratzen da, eta lau ikerketa-taldetan egituratzen da: Dinamika eta Kontrola, Fabrikazio-Prozesuak, IKTak eta Automatizazioa, eta Diseinu eta Doitasun Ingeniaritza.