50 bertsozale inguru batu ziren atzo arratsaldean Soraluzeko Antzokian, Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetako irabazleek jokatu zuten saioa ikustera. Hala, ordu eta erdi pasatxoko saioaren ostean, Leintz taldeko Oihana Aranak, Haizea Aranak eta Ane Zuazubiskarrek lortu zuten finalaurrekorako txartela Irune Basagoitik, Jokin Bergarak eta Araitz Katarainek osatutako Xarmaginak taldea lehiaketatik kanpo lagata.
Gauzak horrela, maiatzaren 9an, Leintz taldeak eta Azpeitiko Zaharrak Berrik kantatuko dute Oñatin, finalaurreko saioan, finalerako txartela eskuratu nahian.