Kapirixo elkarteak 1999an ekoitzi zuen dokumentala ikusgai Barrenan

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko maiatzaren 3a

1999an, Bergarako Kapirixo elkarteak Elosua-Plazentzia eremu megalitiarra izeneko dokumentala argitaratu zuen. Ikusentzunezkoak 25 minutu inguruko iraupena du eta bertan, sasoi hartan Kapirixo elkarteak ondarea berreskuratzeko eta ezagutarazteko egindako lanaren irudiak jasotzen ditu, tartean, Pagobedeinkatuko mezarenak eta Irukurutzetako erromeriarenak. Iturria: Kapirixo eta Bergarako Udal Artxiboa.