56 kilometroko ibilbidea osatu dute txirrindulari gazteek, eta Daniel Diaz izan da denetan azkarrena. 1:21:31ko denbora egin du Dimaq-Ipar Maquinako txirrindulariak, eta 29 segundora helmugaratu da Xabier Barrueta eibartarra (1:22:00). Podiuma Andoaingo Txirrindulari Eskolako Xabat Martin Mariezkurrenak osatu du (1:22:27). Aipagarria da, era berean, Besa-Geminis taldeko Markel Diazek egin duen denbora. Lehenengo urteko kadetea da Diaz, eta sailkapen nagusian hamaikagarren egin du gaur (1:22:27). Xabier Barrueta eta Markel Diazen taldekide Oier Arriola mendaroarrak ere bukatu du gaur lasterketa (1:24:19), bai eta Mutrikuko Atxukale taldeko Unax Badiolak ere (1:25:56).
Taldekako sailkapenean, Dimaq-Ipar Maquinakoak izan dira garaile, Viveros San Anton-Mardu eta Lurkide/Aranurren aurretik.
