Hori horrela izanik, tokiko hedabideen arteko lehia antolatu dute Egunean Behinek eta Tokikomek maiatzaren 11tik uztailaren 12ra bitarte. Tokikom Liga izenpean, hamar hedabidek talde bana izango dute.
Hedabide bakoitzaren taldeko parte hartzaileek egunero hamar galdera erantzun beharko dituzte ohiko moduan, eta talde bakoitzeko partaide guztien artean lortzen dituzten puntuekin osatuko dute Tokikom Ligako sailkapena; hau da, hedabideen arteko lehiaren sailkapena.
BARRENAk ere izango du bere taldea, eta herritarrek dagoeneko badute talde horretara batzeko aukera.
BARRENA (Debabarrena) taldera batzeko pausoak
- Aplikazioa jaitsi zuen gailura (jaitsita dutenek eguneratu egin beharko dute).
- Profila eratu.
- Ezarpenetara joan (abatarra/irudia klikatu ezarpenetara joateko)
- Tokikom Liga atalera jo.
- Aukeratu zure tokikom-a atalean, BARRENA (Debabarrena) taldea aukeratu.
- Helbide elektronikoa, herria eta jaiotze urtea jarri.
- Pribatutasun politikak onartu.
- Gorde.
BARRENA sariak
BARRENA (Debabarren) taldean sartzen diren parte hartzaileek astero saria irabazteko aukera izango dute. Astero, parte hartzaile guztien artean eskualdeko produktuak zozkatuko dira. Denboraldiak iraungo duen bederatzi asteren ostean, berriz, Yurrita arrain kontserben produktu sorta eder bat eskuratuko du taldearen sailkapeneko irabazleak.
Asteko sarituak nor izan diren iragarriko ditu BARRENAk, astelehenero. Denboraldiko garailea zein den, berriz, uztailaren 13an jakinaraziko du.
Eskualdeetako hedabideen arteko lehia
Parte hartuko duten hamar hedabideek eskualdeetako hedabideen arteko lehia egingo dute. Talde bakoitzeko parte hartzaileek lortzen dituzten puntuen arabera, asteroko sailkapena osatuko da. Gukak astelehenero jakinaraziko die irakurleei sailkapena zer-nola doan.
Tokikom Ligan parte hartuko duten hamar hedabideak honako hauek dira:
- 28 Kanala (Tolosaldea)
- Aiurri (Beterri-Buruntza)
- Anboto (Durangaldea)
- Arabako Alea (Araba)
- Barrena (Debabarrena)
- GiTB (Goierri)
- Goiena (Debagoiena)
- Guaixe (Sakana)
- Guka (Urola Kosta)
- Hiruka (Uribe Kosta)