LAN DEIALDIA

Lan deialdia Debako eta Itziarko herriguneetan Barrena astekaria banatzeko

Barrena 2026ko maiatzaren 11

Debako eta Itziarko herriguneetan Barrena astekaria banatzeko prest daudenek maiatzaren 17ra arteko epea dute euren curriculum-ak bidaltzeko. Oraingo deialdiaren helburua da baja bat kubritzea eta, aldi berean, banatzaileen lan poltsa osatzea.

Ostiraletan Debako eta Itziarko herriguneetan Barrena astekaria banatzeko langileen bila ari dira. Deialdi honetara aurkezteko interesa dutenek banaketa@barrena.eus helbide elektronikora bidali behar dituzte curriculumak; maiatzaren 17a (igandea) da horretarako azken eguna.

Hona hemen lan eskaintzaren xehetasunak:

Eskatzen da:

  • Ostiraletan lan egiteko disponibilitatea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.

Baloratuko da:

  • Euskaraz jakitea.
  • Antzeko lanetan esperientzia izatea.

Eskaintzen da:

  • Astekaria banatzen den egunean lan jardun osoa.