Debabarrenetik ere jende ugari batu zen atzo Herri Urrats jaira; batzuk autoz, besteak autobusez. Izan ere, Senperera joateko autobusa antolatu zuten Debako hainbat gurasok, Zuhatza Debako Euskaltzaleon Mugimenduak eta Mendaroko In Leike kultur elkarteak elkarlanean, eta hamarnaka lagunek baliatu zuten autobus zerbitzua.
Geroa eraikiz lelopean egin dute aurten Herri Urrats, eta irabaziak Donapaleun (Nafarroa Beherea) eraikitzekoa duten lizeo berriarentzat izango dira. Zazpi milioi euroko kostua aurreikusi dute.
Jai ondorenean, esker oneko eta pozik azaldu dira Seaskako kideak, beste urte batez. "Laku bat orroka euskararen eta ikastolen alde. Eskerrik asko aurtengoan ere Senperera gerturatu zareten milaka euskaltzaleei. Ikastolek, Euskal Herria euskaraz josten jarraituko dugu. Auzolanean eta herri ekimenetik. Herriz herri, herri bat euskaraz josten", nabarmendu dute antolatzaileek.