Beteranoetan azkarrenak izan dira Lariz eta Lendinez Txindokiko igoera bertikalean

Asier Orbea Ostolaza 2026ko maiatzaren 11

Larunbatean jokatu zuten Txindokiko kilometro bertikala, Euskal Herriko Bertikalen Kopako lehen proba. Larraizko ermitatik (Abaltzisketa) Txindokiko gailurrera artean lehiatu ziren 160 mendi lasterkari.

Berritasun nagusi bat eduki du aurtengo probak, hain justu zortzi laguneko antolatzaile talde berriak hartu duela proba antolatzearen ardura, aurreko zazpi edizioetan antolatzaile lanetan aritu diren Igone Camposi eta Janire Agirreri erreleboa hartuta. Eta, antolatzaile berriek, probaren ibilbidea aldatzeaz gainera, sari berezi bat ere sortu dute Juan Mari Garin zizurkildarrak 1993an jarritako marka (33.34) ontzen duenarentzat. Marka gainditzen zuenarentzat 2.000 euroren saria zegoen arren, aurtengoz eman gabe geratu da, inork ez baitzuen ondu Garinen marka. Denbora onak lortzeko baldintza txarrak eduki zituzten lasterkariek gailurrean, haize bolada zakarrek baldintzatu baitzuten proba.

Guztira 160 mendi lasterkarik hartu zuten parte probaren 8. edizioan, eta Larraizko ermitatik irten ziren binaka, 30 segundoko tartearekin. Azken 30ak banaka irten ziren. Gizonezkoetan Oier Zubeldia amezketarra izan zen azkarrena (36:50) eta Maider Unanue aramarra gailendu zen emakumezkoetan (46:22). Master mailan, A kategorian, Ainhoa Lendinez eta Iñigo Lariz izan ziren azkarrenak. Lariz sailkapen nagusiko bosgarren postuan sailkatu zen, 38 minutu eta 36 segundoko denborarekin; irabazleak baino minutu bat eta 46 segundo gehiago. Era berean, Lendinez ere bosgarren postuan sailkatu zen emakumezkoen sailkapenean (50:51). 

Euskal Herriko Kilometro Bertikalen txapelketa eta Euskal Herriko Bertikalen Kopako lehen proba izan zen Txindokikoa. Aurten lau probek osatuko dute Kopa.

Debabarrendar gehiago ere lehiatu ziren Txindokiko igoera bertikalean. Hona haien emaitzak:

  • 5. postuan LARIZ AZKUE, IÑIGO 0:38:36 ELGOIBAR 
  • 11  OLAIZOLA IZAGUIRRE, JULEN 0:40:09 ERMUA 
  • 15  HERNANDEZ GUTIERREZ, AITOR 0:40:40 ERMUA 
  • 16  GASTON, JULEN 0:41:13 (18) ERMUA 
  • 27  BEITIA IRIONDO, OIER 0:43:44  (25) ERMUA 
  • 37  ETXANIZ IRURETA, ENEKO 0:45:01  (46) ELGOIBAR 
  • 69 ELIZBURU VELA, AIMAR 0:49:07 (83) ELGOIBAR 
  • 81 LENDINEZ GARATE, AINHOA 0:50:51 (5) ELGOIBAR 
  • 102  MARTIN LEIVA, JUANAN 0:53:43 (100) ELGOIBAR 
  • 130  ARMENDIA, ANDER 0:57:11 (105) ELGOIBAR 
  • 141  BLAZQUEZ, NAGORE 1:00:43 (22) ERMUA 

CATT Morkaikoko Juanan Martin Txindokiko kilometro bertikalean.