IPAR Surf & Skate Eskolak uda osorako eskaintza berezia prestatu du Deban eta Eibarren

EDUKI BABESTUA 2026ko maiatzaren 23a

Surf ikastaroa Deban. Argazkia: IparSurf.

IPAR Surf & Skate-ek uda denboraldirako ikastaro intentsibo eta campusa aurkeztu ditu, aurten ere surf eta skate kulturari indarra emanez Deba eta Eibar inguruan.

Urte osoan zehar lanean aritzen den proiektuak gero eta presentzia handiagoa dauka eskualdean, eta uda garaian jarduera bereziekin dator: surf ikastaro intentsiboak Deban eta skate campus eta intentsiboak Eibarren.

Surf ikastaroak Deban

Debako hondartzan egingo diren surf ikastaroek maila guztietako parte hartzaileak hartuko dituzte, hasiberrietatik hasi eta hobetu nahi duten surflarietaraino. Horrez gain, paddle surf ikastaroak eta surf-skate kanpusak ere eskainiko dira uda osoan zehar.

Skate eta roller campusak Eibarren

Bestalde, Eibarko indoor skate eskolan skate eta roller campusak, intentsiboak eta tailerrak egingo dira, haur eta gazteei kirola, koordinazioa eta sormena modu seguruan lantzeko aukera eskainiz.

Komunitatea eta osasuna

IPAR Surf & Skateko arduradunen arabera, “gure helburua kirola irakasteaz gain, komunitatea sortzea eta gazteei bizimodu aktibo eta osasuntsua eskaintzea da”.

Laboral Kutxaren babesa

Aurtengo udako eskaintzak gainera LABORAL Kutxaren babes berezia izango du, eta erabiltzaile askok deskontu eta abantaila bereziak eskuratzeko aukera izango dute.

Izen-ematea zabalik

Izena emateko epea zabalik dago jada eta antolatzaileek gogorarazi dutenez, uda garaian plaza mugatuak izango dira.

Informazioa eta izen ematea:

Surf Eskola – Deba

Tel.: 627 325 135

Skate Eskola Indoor – Eibar

Tel.: 679 513 592

Instagram: IPAR Surf & Skate

Oharra: Eskolak material guztia eskaintzen du eta talde txikietan egiten dira saioak, parte hartzaile bakoitzaren maila eta beharrak errespetatzeko.