'Maltzaga' soinekoaz jardun dute Euskadi Irratiko 'Faktoria' irratsaioan Idoia Urubarruk, Vanesa Mateosek eta Sonia Archelik

Barrena.eus 2026ko maiatzaren 26a

Ainara Argoitia kazetariaren eskutik BARRENA astekariaren kontrazalean azaldu ondoren, Euskadi Irratiko uhinetara egin du salto Eibarko Alfa Style joskintza lehiaketan irabazlea izan den Maltzaga soinekoaren istorioak. Gaur goizean, martitzena, irratiko unitate mugikorrarekin izan dira Eibarren Jon Artano Izeta esataria, Garazi Urdanpileta saregilea eta Mikel Fonseca teknikaria. Maltzaga soinekoaren sortzaile Idoia Uruñuela Barruetabeña Idoire eibartarra eta Vanesa Mateos mendaroartutako elgoibartarra eta soinekoa erakusteko modelo-lanak egin dituen Sonia Archeli eibartarra elkarrizketatu dituzte Faktoria irratsaioan Jon Artanok eta Maider Segurolak.