Esther Bilbatua eibartarra da aste honetako Egunean Behineko Barrenaren taldeko irabazlea

Barrena 2026ko ekainaren 8a

Egunean Behinen 21. denboraldia aurrera doa, eta Tokikom Ligako sailkapen orokorrean seigarren postuan jarraitzen du gaur egun Barrenaren taldeak. Euskarazko tokiko hedabideen arteko lehia da denboraldi honetako berezitasunetako bat, eta bertan hamar hedabide ari dira nor baino nor gehiago, tartean Barrena.

Hedabideen arteko lehiaz gain, Barrenak sariak banatzen jarraitzen du bere taldeko kideen artean. Astero, taldeko parte-hartzaileen artean sari bana zozkatzen da, eta denboraldi amaieran beste sari berezi bat jasoko du txapeldunak.

Aste honetako irabazlea Esther Bilbatua eibartarra izan da, eta 40 euroko bonoa irabazi du Ermuko komertzio txikian gastatzeko.

Hona hemen, aste honetako jardunaldiaren ondoren, hedabideen sailkapena: