Hedabideen arteko lehiaz gain, Barrenak sariak banatzen jarraitzen du bere taldeko kideen artean. Astero, taldeko parte-hartzaileen artean sari bana zozkatzen da, eta denboraldi amaieran beste sari berezi bat jasoko du txapeldunak.
Aste honetako irabazlea Irati Garitagoitia ermuarra izan da, eta Mirari Martiarenak ekainaren 19an Debako Kultur Elkartean aurkeztuko duen umorezko ikuskizunerako bi sarrera irabazi ditu.