57 kilometroko ibilbidea osatu zuten zapatuan Zaldibarko Kadeteen Klasikoak parte hartu zuten txirrindulariek, bero sapa itsaskorrarekin. Baina, hala ere, fin aritu ziren Besa-Geminis taldeko hiru txirrindulariak. Lasterketa Xabier Barruetak irabazi zuen, 1:24:02ko denbora eginda. Haren atzetik helmugaratu ziren Gorka Bilbao Ortuzar (Occidente Miribilla) eta Enzo Elizburu Perez (Ulma-Aloña Mendi), berrogeita hamarren bat segundura (1:24:54). Lasterketa horretan Besa-Geminis taldeko Markel Diaz Vargas arrasatearra eta Oier Arriola Mazariegos mendaroarra ere lehiatu ziren. 20. eta 73. sailkatu ziren, hurrenez hurren.
Eskolartekoan, bi podium
Eskolarteko lasterketak ere jokatu zituzten zapatuan, Antzuolan, denboraldiko azkenak. Eta hor ere fin aritu ziren Elgoibarko txirrindulari eskolako gaztetxoak. Alebinetan podiuma egin zuten Iker Barrueta eibartarrak eta Egoi Motriko mendaroarrak. Bigarren eta hirugarren egin zuten, hurrenez hurren. Arg.: Lorea Zubiaurre.
