Kamioi bat irauli da Deba eta Mendaro artean eta errepide nagusia itxita dago noranzko bietan

Asier Orbea Ostolaza 2026ko ekainaren 24a

N-634 errepideko 47. kilometroan izan da istripua, 14:00ak inguruan, Deba eta Mendaro arteko errepide zatian.

Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez, kamioi bat irauli da, eta errepidea itxi behar izan dute, noranzko bietan. Astigarribia parean gertatu da istripua, harrobitik gertu.

Istripua gertatu den tokia, mapan.