Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten jarraituko du 'Matx' podcastak. Iazko denboraldiak izandako harrera ikusirik, bigarren bati ekin diote-eta. Oraingo honetan ere, BAT Basque Team fundazioarekin elkarlanean ekoiztutako saioa izango da. Kirol gutxituen gorenean dauden euskal kirolariak izango dira gonbidatuak, eta Nahia Zudaire igerilari zubietarra (Nafarroa) izan zen denboraldi berriko lehen protagonista.
Ander Cepas Zapico mahai-tenis jokalaria izango da bigarren elkarrizketatua.