Domekan jokatu zuten Ondarru Igeri taldeak antolatzen duen XXXIX. Elena Fernandez Iturrioz Memoriala, Ondarroako itsas zeharkaldi moduan ezaguna den proba.
Guztira 275 igerilari lehiatu ziren Algorriko hondartzan hasi eta bukatu zen zeharkaldiko bi distantzietan: 600 metrokoan eta 1.600 metrokoan. Distantzia luzekoan lehiatu ziren gehienak, eta 229 igerilarik lortu zuten proba bukatzea. Horien artean, Asier Gomez ermuarra izan zen azkarrena, 18 minutu eta 51 segundoko denborarekin. Paula Calvo igerilari elgoibartarra heldu zen helmugara bigarren postuan, irabazlearengandik 39 segundora (19:30). Esan beharrik ez dago, emakumezkoetan onena izan zela Calvo. Julen Uranga azpeitiarra helmugaratu zen hirugarren postuan; eta txapeldunorde izan zen gizonezkoetan. Calvorengandik 3 segundura ailegatu zen. Vivre Fraysse miarriztarra sailkatu zen hirugarren postuan gizonezkoetan (19:37).
Emakumezkoetan Naroa Osa ondarrutarra sailkatu zen bigarren postuan (20:34) eta Almudena Prior errioxarra hirugarrengoan (21:10).
600 metroko lasterketan 49 gazte lehiatu ziren eta Izaro Flores Ruiz ondarrutarra (00.06,49) eta Xabat Beristain Garcia (00.06,28) izan ziren irabazleak (sailkapenak)
Igerilarien denborak neurtzeko kronometraje elektronikoa erabili zuten aurten estreinakoz. Horretarako, orkatillan txipdun pultsera bat erabili zuten igerilariek. (ikus sailkapenak)
Proba luzean bi txandatan irten ziren igerilariak. Hona lehen txandakoien irteera ikusgarria Ondarru Igeri Taldekoen bideoan: