Balsiqueños talde ermuarrak irabazi zuen atzo Soraluzeko Salabardoen kontra jokatu zuten futbito txapelketako finala. Partidua golik gabe amaitu eta gero, prorrogan bina berdindu zuten era azkenean, penaltietan irabazita lortu zuten garaipena ermuarrek. Aurretik, arratsaldean, hirugarren postua eskuratu zuen LTC taldeak eta laugarrena Nothingo Miedok.