Oinarriak 2026

Barrena

BARRENAk debabarrendarrei zuzendutako argazki lehiaketa antolatu du, sari mamitsu eta guzti. Parte hartzaile bakoitzak bost argazki aurkeztu ahal izango ditu, irailaren 7ra arte (hasierako epea luzatu da). 

OINARRIAK

  • Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
    • Egilearen izen-abizenak.
    • Herria.
    • Harremanetarako telefonoa.
    • Argazkia non ateratakoa den.
  • Argazkiak bidaltzeko epea: irailaren 7ra arte.
  • Argazkiak eta datu guztiak BARRENAren formulario bidez bete behar dira. Edo bidali emailez barrena@barrena.eus helbidera edo 650706086 telefonora (ipini izen-abizenak, herria, telefonoa eta argazkien izenak).
  • Debabarreneko herriren batean jaio edo bizi den edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.
  • Argazkiak koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke.
  • Argazkiek originalak izan beharko dute.
  • Udako argazkiak izan behar dute, aurten ateratakoak.
  • Bi sari izango dira eta honela erabakiko dira irabazleak:
    • Lehen saria izendatzeko epamahaia osatuko dute bailarako bi argazkilarik. Epamahaikideek argazkiaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dituzte kontuan eta baloratuko dute argazkian debabarrendarrak agertzea.
    • Publikoaren saria izendatzeko irailaren 3tik 6ra bitartean bozketa zabalduko da Barrena.eus-en. 
  • Jasotako argazkiak Barrenaren artxiboan gordeko dira, eta, noizbait argitaratuz gero, egilearen izena adieraziko da. 

SARIAK

  • 1. saria: Bi lagunentzako bazkari/afaria Elgoibarko Gabi jatetxean (dastatze menua). 
  • 2. saria: Bi bono Ipar surf eskolaren udazkeneko ikastaroetarako.  

Gainera, Publikoaren Saria ere izango da, Errigoraren kalitatezko produktuen saski ederra.