Pello Rubio da dokumentaleko -eta dokumentalaren izen bereko liburuko- protagonista nagusia, eta haren hitzetan oinarritzen da lana. 2005-2006ko bake prozesura iristeko, bere etxean, Elgoibarko Txillarre baserrian, egin zituzten otordu-bileren berri ematen du. Hark ezagutzen zituen eta politikoki elkarrengandik urrun zeuden bi lagun elkartu zituen bere etxean Rubiok: Paco Egea, alderdi sozialistakoa, eta Arnaldo Otegi, ezker abertzalekoa bestea. Bortizkeria-egoeratik bake girora egiteko egin ziren bileren berri ematen du lanak.
Dokumentala katalanezko azpitituluekin emango dute Bartzelonan.