Matx podcasta: Janire Gonzalez-Etxabarri

Asier Orbea Ostolaza 2026ko uztailaren 31

Janire Gonzalez Etxabarri surflari zumaiarra elkarrizketatu dute Matx podcasteko uztaileko saioan. Goi mailako kirolari honen beste aldea ezagutu nahi?

Goi mailako euskal kirolarien beste aldea erakusten jarraituko du 'Matx' podcastak. Iazko denboraldiak izandako harrera ikusirik, bigarren bati ekin diote-eta. Oraingo honetan ere, BAT Basque Team fundazioarekin elkarlanean ekoiztutako saioa izango da. Kirol gutxituen gorenean dauden euskal kirolariak izango dira gonbidatuak, eta Nahia Zudaire igerilari zubietarra (Nafarroa) izan zen denboraldi berriko lehen protagonista eta Ander Cepas Zapico mahai-tenis jokalaria izan zen bigarrena.