Irailaren 26ko goizaldean joango dira Pirinioetarantz, autobusez. Zapatu gauean Gabardito aterpetxean hartuko dute ostatu. Bi mendi elkarteetako bazkide federatuek 150 euro ordaindu beharko dituzte irteeran parte hartzeko, eta Morkaikoko edo Deporreko bazkide ez direnek, berriz, 170 euro ordaindu beharko dituzte, mendian federatuta egoteaz gainera. Interesatuek 50 euroko fidantza ordaindu beharko dute izena ematerakoan. Hain zuzen, eguazten honetan, irailaren 9an, irekiko dute izena emateko epea, 18:00etan hasita, aldi berean, Eibarko Klub Deportiboaren eta Morkaikoren webguneetan.
Prezioan honako hauek sartzen dira: bidaia autobusean, aterpetxeko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 26an bidaian zehar gosaltzeko egingo duten geldialdia.
Hona bi egunetan egingo dituzten ibilaldien nondik-norakoak:
Irailak 26, larunbata:
- Hecho – Pta. Remirez – Colllado Foraton – Gabardito aterpea
- Distantzia: 17,6 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1.532m
- Metatutako desnibel negatiboa: 992 m
Irailak 27, igandea:
- Selva de Oza – Gorreta d’os Gabachos – Linza aterpea
- Distantzia: 16,25 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1.198m
- Metatutako desnibel negatiboa: 989m