EAEko batezbesteko langabezia-tasa baino apurtxo bat gehiago handitu da Debabarrenekoa abuztuan; eskualdekoa izan da %1,83ko igoera eta EAEkoa, berriz, %1,19koa. Halaber, Gipuzkoakoaren gainetik ere handitu da eskualdekoa, lurraldeko batez bestekoa %1,32 handitu baita abuztuan. Halaxe erakusten dute SEPEk bidalitako datuek.
Haien arabera, Debabarrenak %10,38ko langabezia-tasa dauka, 3.505 langabe. Uztailean baino zertxobait handiagoa izan da abuztukoa, %10,19ko tasa neurtu baitzuten uztailean, 3.442 langabe.
Soraluzen %14tik gora
Eskualdeko herrien artean, berriz, Soraluzen handitu da gehien langabe kopurua, eta gainera, urteko daturik txarrena laga du abuztukoak, %14,42ko langabezia-tasa, 252 langaberekin; hala, 2026an lehen aldiz, %14ko langabezia-tasa gainditu du Soraluzekoak.
Gainerakoen artean, Ermuan eta Elgoibarren izan ditu hurrengo gorakadarik handienak. Deban, Eibarren, Mendaron eta Mallabian, berriz, jaitsi egin da; gehien Mallabian.
Hona hemen datuak herriz herri; abuztukoak zein uztailekoak, konparazioa egin ahal izateko:
| Uztaila | Abuztua | |||
| Deba | 144 | %5,46 | 137 | %5,19 |
| Eibar | 1.523 | %12,15 | 1.521 | %12,14 |
| Elgoibar | 490 | %9,18 | 509 | %9,54 |
| Mendaro | 89 | %9,01 | 84 | %8,50 |
| Mutriku | 159 | %6,05 | 160 | %6,09 |
| Soraluze | 235 | %13,44 | 252 | %14,42 |
| Ermua | 759 | %10,38 | 803 | %10,98 |
| Mallabia | 43 | %7,31 | 39 | %6,63 |
| Debabarrena | 3.442 | %10,19 | 3.505 | %10.38 |