Maltzagako AP-1 eta AP-8 arteko lotunea itxiko dute gaur gauean, Behobiako noranzkoan

Ainhoa Andonegi Alonso

Maltzagako AP-1 eta AP-8 arteko lotunea itxi egingo dute gaur gauean Behobiarako noranzkoan, Maltzagako bidezubian lanak egiteko. 

Abuztuko oporretako bueltako operazio-trafikoa amaituta, Foru Aldundiak Maltzagako zubibidea birgaitzeko lanei ekin die berriro, eta besteak beste, hesiak mugitzeko eta erreia estutzeko lanak egingo dituzte. Horren ondorioz, lotunea itxi egingo dute gaur gauean.

Lotunea itxita dagoen bitartean, AP-8a Behobiarako norabidean hartu nahi duten erabiltzaileek 145 irteeratik irten beharko dute N-634 Eibarko norabidean, eta behin ordainlekua pasata, biribilgunean buelta eman eta berriro AP-8an sartu Donostiarako norabidean.