Entzuleen artean oroimenean ondo gordeta dauden kantuak taularatu zituen, batik bat, EH Sukarra taldeak Errekalde auzoko Mesedeetako jaietan, barikuan, gertuko kontzertua eskainiz. Askok lagundu zieten kantuan eta saltoka zein dantzan, zein baino zein gusturago. Bideoan ikusgai: 10 urte kartzelan, Egi eriaren maldan, Argi ibili, Sentipenen bihotza, Nerbixuak eta Lau teilatu kantak.