Kantauriar Mendilerroaren barruan dagoen naturgunea 1996. urtean izendatu zuten parke natural eta UNESCOk Biosfera Erreserba izendatu zuen 2001ean. Redeseko Parke Naturalaren ardatz nagusia Nalón ibaiaren goi-ibarra da; ibaia parke barruan jaiotzen da eta bera zeharkatzen du. Administratiboki, Parke Naturalak bere mugen barruan bi kontzeju baino ez ditu: Caso eta Sobrescobio. Hala ere, beste Asturiar kontzeju batzuekin muga egiten du: Aller, Laviana eta Ponga.
Paraje horietan barrena ibili eta hobeto ezagutzeko irteera da Morkaikok eta Deporrek antolatu dutena. Hiru eguneko irteera prestatu dute eta parte hartzen duten mendizaleek, besteak beste, Retriñón (1.862 m), La Forcada (1.556 m) eta Cuyargayos (1.391 m) mendien gailurretara igotzeko aukera izango dute:
Hona antolatzaileek hiru egunetarako proposatutako ibilbideak:
- Lehengo eguna (urriak 10): ibilbidea Felechosa herrian hasiko da (Aller kontzejua), bertan PR-AS-30 bidea jarraituz Valentzia lepotik pasa eta Retriñón tontorrera (1.862 m) igoko da. Jeisteko Muezca Lepotik, ibilbidea beste aldeko bailarara pasatuko da, Arku lepotik Mayás de Xulio txaboletatik behera Caleao herriraino (Caso kontzejua). Ibilbidea gutxi gora behera 8 ordu ingurukoa aurreikusten da eta desnibela 1.200 m ingurukoa. Caleao-Soto de Caso (Aterpea) 23 minutu kotxez.
- Bigarrengo eguna (urriak 11): Soto de Caso (Aterpea) 30 min kotxez Acebal-era. Ibilbidea Acebal auzoan hasten da (Laviana kontzejua), ibilbideak Foces de Raigosu arroila zeharkatu eta los collados lepora igo ondoren La Forcada (1.556 m) mendi tontorrera joango da. Jaitsiera beste aranetik egingo da; La Texera lepotik lehengo, eta ondoren Ruta del Albatik Soto de Agues herriraino (Sobrescobio kontzejua) oinez iristeko. Ibilbidea gutxi gora behera 8 ordu ingurukoa aurreikusten da eta desnibela 1.100 m ingurukoa. Soto de Agues-Soto de Caso 25 minutu kotxez.
- Hirugarrengo eguna (urriak 12): Soto de Caso-Soto de Agues 25 min kotxez. Ibilibidea Soto de Agues herrían hasten da. Cuyargayos mendi igoera (1.391 m) egingo dugu. Ibilbide zirkularra da, PR-AS 63 jarraituz, Soto de Agues herritik abiatu eta bertan amaitzen dena. Ibilbide zirkularra da eta osoa Sobrescobio kontzejuan zehar doa. Ibilbidea 5-6 ordu ingurukoa aurreikusten da eta desnibela 1.000 m ingurukoa.
Ibilbideen track-ak hemen eskuragai: Redes PN
Informazio osoagoa eta izena emateko morkaiko.eus