Gaurtik, urriak 19 eta azaroaren 1era bitartean, Soraluzen ez ezik, Eibarren ere hartu ahal izango dira gripearen eta COVID- 19aren kontrako txertoak, txertogunea zabalduko baitute Eibarko Torrekua osasun zentroan, 15:00etatik 20:00etara.
Eibarko txertogunera zita hartu barik joan ahalko da sei hilabetetik gorako edozein pertsona. Gripearen aurkako txertoa hartzeaz gainera, txertoguneek COVID-19aren aurkako txertoa eskainiko diete 70 urte edo gehiagoko pertsonei eta hala nahi duten 65 urte edo gehiagokoei. Horiek guztiek aukera izango dute bi txertoak zita berean hartzeko.
Soraluzen, berriz, bihar eta etzi izango dira osasun zentroan txertoak ipintzen, baina ja txanda gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Dena dela, datorren urriaren 27an, eta, azaroaren 3an eta 5ean ere izango dira anbulatorioan eta hiru egun horietarako badaude txandak.