Baionako Askatasunaren plazan, Bilboko Arriaga plazan, Donibane Garaziko Merkatu Estalian, Donostiako Plaza Berrian, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan, Iruñeko San Jose plazan eta Mauleko Arrabotuan ehunka herritar elkartu ziren igandean (urriak 25) eguerdian, Gure Eskuren Zazpi jauziz, herri bat ekimenean parte hartzeko.
Eta haietan elkartutakoek, aldarrikapena eta festa giroa uztarturik, Zazpi Jauzi dantzan egin zuten, "euskal nazioak jauzi bat egin behar duela aurrera" mezua zabaltzeko.
Gipuzkoako herritarrak Donostiako hitzorduan parte hartzera deituta zeuden bereaz; hala ere, Debako eta Itziarko ordezkaritza batek —argazkian— Lapurdiko deialdiarekin ere bat egin zuen. Autobusez egin zuten joan-etorria eta, ondoren, eguna Baionan igaro zuten.