Minutu bateko isilunea Elgoibarren, Ermuan, Mendaron eta Soraluzen, Toledoko tren istripuko biktimen omenez

Ainhoa Andonegi Alonso

EUDELen deialdiarekin bat eginez, Elgoibarko, Ermuko, Mendaroko eta Soraluzeko udalek minutu bateko isiluneko elkarretaratzera deitu dute gaurko; urriak 28, asteazkena, 20:00etan, udaletxe aurrean.

Toledoko tren-istripu larriaren biktimak omendu nahi ditu Eudelek, Euskadiko Udalen Elkarteak, eta Elgoibarko, Ermuko, Mendaroko eta Soraluzeko udalek bat egin dute deialdi horrekin. Elkartasuna adierazi nahi die hurbileko pertsonei eta Gaztela-Mantxako herri osoari.
 
Herrietako udaletxeen aurrean edo gertuan egingo dituzte minutu bateko isilunean. Deitzaileek herritar guztiak gonbidatzen ditu elkarretaratzean parte hartzera.

Istripua

Bi trenek elkar jo dute 9:00ak baino apurt bat lehenago Madril eta Sevilla arteko abiadura handiko linean, Toledon (Gaztela-Mantxa). Gaztela Mantxako erkidegoak adierazi du hildakoak gutxienez 68 direla. Horrez gain, 58 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik hamabost, larri -kopuruak aldakorrak dira, egoeraren arabera-.

Oraindik ez dakite zerk eragin duten istripua, baina esan dutenez, azken urteetan Espainian gertatu den tren istripu larriena izan da.