Gaur, eguaztena, Debabarrenetik ere transmititu da samina Toledon izandako tren istripu larriarengatik. EUDELek egindako deialdiarekin bat eginez, minutuko isiluneak eginez zein sare sozialak erabilita, tren istripuko biktimei, haien hurbileko pertsonei zein Gaztela-Mantxako herri osoari elkartasuna adierazi zaie. Soraluzekoan, adibidez, batik bat udal ordezkaritza zabala izan da, tartean, baita Unai Larreategi alkatea ere. Argazkietan: Soraluze, Elgoibar, Ermua, Mallabia eta Deba.