Blues Hotsak jaialdia

Blues Hotsak jaialdiaren lehen kontzertua bihar Elgetan

Egoitz Unamuno Loidi

Dani Nel.Lo saxo jotzailea. Argazkia: Gaztelupeko Hotsak. 

Bihar arratsaldean, egingo da aurtengo Blues Hotsak jaialdiaren lehenengo kontzertua Elgetan. Dani Nel.Lo & Organ Trio taldeak joko du arratsaldeko 19:00etan, Ozkarbe Elkartean. Sarrera debaldekoa izango da. 

Azaroarekin batera berriro iritsi da Debabarrenara musika beltzaren zaleentzat urteroko hitzordu garrantzitsua: VIII. Blues Hotsak jaialdia. Aurtengo edizioak bi aurre-emanaldi berezi izango ditu Soraluzeko egitarau nagusiaren atari gisa, eta horietatik lehenengoa bihar bertan, ostiralez, egingo da Elgetako Ozkarbi kultura elkartean, 19:30ean. 

Biharko Elgetako agertokira Dani Nel.Lo saxofoi jole kataluniarra igoko da bere proiektu berriarekin: Organ Trio . Dani Nel.Lo lau hamarkadako ibilbide aberatsa duen musikari bartzelonarra —Los Rebeldes talde mitikoko kide ohi eta gaur egun Los Mambo Jambo taldeko liderra.—. 50eko hamarkada amaierako rhythm & blues eta jazz arloko saxofoi zein organo soinu indartsuetan inspiratu da emanaldi hau osatzeko. Nel.Lorekin batera Gerard Nieto (organoa), Jan Nieto (gitarra) eta Ramon Angel Rey (bateria) arituko dira Elgetan. Bric-à-Brac izeneko album berria aurkeztuko dute, "elementu gutxirekin eraikitako soinu amalgama indartsu eta freskoa eskainiz".

Hurrengo emanaldia: 'Lagunak Sessions' Eibarren

Elgetako estreinaldiaren ostean, jaialdiaren bigarren ataria azaroaren 13an (ostirala) iritsiko da Eibarko Coliseo antzokira, 19:00etan . Bertan Lagunak Sessions - Catalunya Harmonica Summit proiektua aurkeztuko dute. Javier Laguna arrasatearrak bultzatu eta Greg Izor estatubatuarrak gidatutako emanaldi honetan, Kataluniako eta estatuko harmonika jole zein musikari nabarmenenak bilduko dira agertokian: Sweet Marta, Victor Puertas, David Sánchez, M.A. Lonesome, Little Jordi, Johnny Big Stone eta Óscar Rabadán . Zuzenean guztiak batera entzuteko aukera bakarra izango da. BARRENA kontzertu horretarako bi sarrera bikoitz zozkatzen ditu HEMEN. 

Jaialdiaren egitarau nagusia Soraluzen egingo da azaroaren 16tik 22ra.